Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Literatura

Antzinako eskuizkribuak, Oxfordeko Unibersitatean

Literatura edo elertia[1] hitzezko adierazpenaren artea da (hitzezko adierazpentzat hartzen da «hitzari dagokiona edo hitzaz baliatzen dena»), eta, beraz, testu idatziak (literatura idatzia) nahiz ahozko[2] edo kantatuak (ahozko literatura) barne hartzen ditu. Zentzu murritzago eta «neotradizionalago» bat da (lehen literatur lanak kantatuak edo errezitatuak izateko konposatu baitziren); arte meritua eta literariotasuna lehenesten duen idazkera da, asmo ez hain estetiko eta praktikoagoa duen hizkuntza arruntari aurrez aurre jarrita. Literatura terminoak hizkuntza, nazio, garai edo genero bateko (greziar literatura, XVIII. mendeko literatura, fantasiazko literatura, etab.) ekoizpen literarioen multzoa ere izendatzen du, baita arteari edo zientziari buruzko obren multzoa ere (literatura medikoa, juridikoa, etab.). Literatura-teoriak aztertzen du.

Literaturaren kontzeptua aldatuz joan da denborarekin, apur bat subjektiboa baita; zentzu orokorrean, nazio, garai edo genero baten idatzizko edo ahozko edozein ekoizpenen multzoa da, eta zentzu hertsian jotzen da balio estetiko edo intelektuala izan behar duela.

Literatura Arte ederretako bat eta arte-adierazpenaren forma zaharrenetako bat da. Hau da, bere helburu estetikoak hitzaren bidez lortzen ditu, ahoz zein idatziz. Hala ere, literatura zer den eta zer ez den justifikatzea ez da inoiz erraza izaten, historikoki eraikitako kontzeptua baita. Horrela, hainbat aldiz berrikusi eta birdefinitu da denboran zehar, eta definizio posible asko daude.

Literaturaren ezaugarri berezietako bat hizkuntzaren erabilera da, askotan «literatura-hizkuntza» deritzona eta erabilera arruntetik edo egunerokotik bereizten dena. Hizkuntzaren erabilera bereziak edertasuna eta norberari buruzko hausnarketa ditu helburu, ez bakarrik tropoak eta figura erretorikoak erabiliz, baita erritmoari zentzu berezi bat emanez ere eta errima baliabide nagusi gisa erabiliz.

Horri, gainera, fikzioak ematen dituen baimenak gehitu behar zaizkio: irudimenetik edo errealitatetik bertatik datozen egoerak, irudiak eta kontakizunak, baina subjektibotasunaren bidez iragaziak.

Literatura, berez, azterketa-eremu bat da: hots, literatura-teoriaren, literatura-kritikaren, eta filologia eta literaturaren historia aztergaia. Bestalde, literaturaz ere hitz egin daiteke artearekin zerikusirik ez duen zentzu batean, baizik eta gai baten inguruan antolatutako jakintzen eta testuen multzo bati buruz: literatura medikoa edo literatura teknikoa, adibidez.

  1. Euskaltzaindiaren hiztegia, Literatura, Euskaltzaindia
  2. Euskaltzaindiaren hiztegia: ahozko, ahozkotasuna. Euskaltzaindia

Previous Page Next Page






Letterkunde AF Literatur ALS ሥነ ጽሑፍ AM Literatura AN साहित्य ANP أدب Arabic সাহিত্য AS Lliteratura AST Адабият AV Suteroteem AVK

Responsive image

Responsive image