Lorenzo Medici | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1449ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Medici Riccardi jauregia |
Heriotza | Careggi (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Medici Chapels (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Piero di Cosimo de' Medici |
Ama | Lucrezia Tornabuoni |
Ezkontidea(k) | Clarice Orsini (1469ko ekainaren 4a, 1469ko abenduaren 20a (egutegi gregorianoa) - 1487ko uztailaren 30a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Medici |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | John Argyropoulos (en) ![]() Marsilio Ficino Gentile de' Becchi (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, idazlea, poeta eta bankaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Lorenzo Medici[1] (italieraz: Lorenzo de'Medici; Florentzia, 1449ko urtarrilaren 1a-Careggi, 1492ko apirilaren 8a), Laurendi Bikaina ere deitua, Florentziako printzea, arteen mezenas, bankari, olerkari eta filosofo pizkundetar bat izan zen, Medici Cagaggiolo familiakoa.
Venezian prestatu zen eta, beranduago, jada Milanera bidalia izan zen hemeretzi urte baino ez zituenean, bere aitaren ordezkari bezala. Hogei urterekin, 1469an, bere aitaren heriotzaren ondorioz Florentziar estatuaren kargu hartu behar izan zuen Napoliko Erresumarekin etengabeko lehiapean. Bere izaera diplomatiko eta kontziliatzaileak, napolitarrekin bakea lortzea ahalbidetu zion 1480an, Fernando I.a Napolikoak gerra deklaratu izan ondoren. Florentziar errepublikako familia buruzagien arteko ika-mikek, hiria, etengabeko tentsiopean mantentzen zuten, eta Lorentzok, bere posizioa, etengabe lehiatu behar izan zuen. Jokaera honen ondorioz, historiografiaren zati batek, Lorentzo, despotatzat hartu zuen. Beste batzuk, berriz, ordenaren mantentzailetzat hartu zuten italiar hiriaren garai oso nahaspilatsu batean. Medici eta Pazzitarren, hiriko eragin handiko beste familia bat, arteko lehia, bere agintaldi osoan mantendu zen, eta, gutxienez, bi atentatu jasan behar izan zituen, horietatik ospetsuena, Pazzitarren konspirazioa delarik. Sixto IV.a aita santuaren aurka egin zuen Aita Santuen Lurraldearen hedatze prozesuan.
Aristokraziako emakumerik nobleenetako batekin ezkondua, bere semeak elizgizon bezala karrera egite lortu zuen, ondoren, bere seme hau, Leon X.a aita santua izango zelarik.
Mezenas bezala, Sandro Botticelli, Leonardo da Vinci, Giuliano da Maiano eta Michelangelo Buonarrotiren mailako artistei eman zien babesagatik nabarmendu zen. Italiar pizkundeko arte lana hedatu zuen Europako gainontzeko gorteetatik bere harreman bikainei esker. Beste instituzio batzuen artean, Laurentziar Liburutegia fundatu zuen.
Bankari bezala, familiagandik oinordetutako negozioei ez zien arretarik jarri, eta arazo asko izan zituen merkataritza aktibitateak mantentzeko Europa mendebaldean.