Lost Highway (euskaraz Errepide Galdua) 1997ko David Lynch estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Barry Gifford gidoigilearekin batera idatzitako thriller film beltz bat da. Bill Pullman, Patricia Arquette, Robert Blake, Jack Nance eta Richard Pryor aktoreek antzeztu zuten. Marilyn Manson abeslariariak ere agerpen labur bat burutu zuen.
Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da.