Luisa-Maria Teresa Karlota Elisabet Orleanskoa (Palermo, 1812ko apirilaren 3a - Ostende, 1850eko urriaren 11) Belgikako erregina ezkontidea izan zen 1832tik hil zen arte.
Luis Filipe Frantziakoa eta Maria Amalia Napolikoa eta Siziliakoaren alaba izan zen. 1832an Leopoldo I.a Belgikakoa erregearekin ezkondu zen, 1817tik alarguna zena.
Leopoldok eta Luisa-Mariak lau seme-alaba izan zituzten
Luisa Maria tuberkulosiak jota hil zen 38 urterekin.