Lupu beltz | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, zoonosia, primary Bacillaceae infectious disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | infektologia Albaitaritza |
Arrazoia(k) | anthrax toxin (en) Bacillus anthracis |
Sintoma(k) | ultzera, goragalea, beherakoa, rectorrhagia (en) , hematochezia (en) , hantura, linfadenitisa meningism signs (en) |
Patogenoaren transmisioa | ukitzeen bidezko kutsapen, aire bidezko kutsadura vector-borne transmission (en) |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, Hemograma, Ascoli's test (en) , kultibo mikrobiologiko optical microscope (en) |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Ziprofloxazino, minocycline (en) , doxiziklina, penicillin G procaine hydrate (en) , Estreptomizina eta Eritromizina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A22.9 eta A22 |
GNS-9-MK | 022.9, 022 eta 022.8 |
OMIM | 606410 |
DiseasesDB | 1203 |
MedlinePlus | 001325 |
eMedicine | 001325 |
MeSH | D000881 |
Disease Ontology ID | DOID:7427 |
Lupu beltza, karbunkoa edo ikatza Bacillus anthracis bakterioak eragindako gaixotasun larria da, zoonosi bat dena. Horrek esan nahi du animaliek (gehienbat hausnarkariek) gizakia kutsatzen dutela.
Ingelesdunek lupu beltzari antrax ere deitzen diote. Euskaraz lupu beltza, karbunkoa edo ikatza da Bacillus anthracisek eragindako gaitzaren izena. Antraxa larruazaleko gaitza da, Staphylococcus batek sortutakoa, karbunkoarekin zer ikusirik ez duena. Karbunkoa eta antraxa batzuetan sinonimo bezala erabiltzen badira ere (ingelesdunen eragina dela eta), bi gaitz guztiz desberdinak izaten dira.
Karbunkoa aspalditik da ezaguna. Biblian aipatzen da gaitza behin baino gehiagotan. Historian zehar izurrite handiak gertatu dira, Europan XVII. mendean gertatutakoa ospetsuena izanik, abereak zein gizakiak milaka akabatu zituena.
XX. mendearen azken hamarkadetan karbunkoaren baziloa erabilia izan da gerra bakteriologikoan: bazilo honen esporek karbunkoa sortzeko gaitasuna dute, eta oso erraz manipulatzen dira; horrek eraginkortasun handia ematen die arma biologiko gisa.