Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Lusofonia

Lusofonia portugesezko hiztunen komunitate unibertsala da. Gaur egun, 265 milioi pertsona inguru barne hartzen du mundu osoan, 10.742.000 km2-tan bizi direnak. Galaikoportugesaren sistema linguistikoa kontuan hartuz, galizieradun batzuk ere erkidego honen zati izan nahi dute.

Instituzionalki, 1996tik Comunidade dos Países de Língua Portuguesa (CPLP) (Portugesezko Herrialdeen Komunitatea) erakundean ordezkatuta dago hizkuntza komunitate hau.

2005etik maiatzaren 5a Kultura Lusoaren Eguna (Dia da Cultura Lusófona) izendatu zuten. Bestela, maiatzaren 17a Galizierazko Literaturaren Eguna (Día das Letras Galegas) ospatzen dute.


Previous Page Next Page