Madama Butterfly | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1903 |
Argitaratze-data | 1904 |
Estreinaldi-data | 1904ko otsailaren 17a |
Izenburua | Madama Butterfly |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera eta tragedia |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 2 ekitaldi eta 3 ekitaldi |
Nori eskainia | Helena Montenegrokoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Madame Butterfly (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | John Luther Long (en) |
Libretista | Luigi Illica eta Giuseppe Giacosa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giacomo Puccini |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Nagasaki |
ikusi
|
Madama Butterfly[1][2] (jatorrizko izenburua italieraz) hasieran bi eta azkenean hiru ekitaldi dituen opera ospetsua da. Musika Giacomo Puccinik eta libretoa Giuseppe Giacosak eta Luigi Illicak idatzi zuten. Puccinik bere lanaren oinarritzat ipuin bat hartu zuen: John Luther Longek idatzitako "Madame Butterfly" (1898). Ipuin horren dramatizazioa David Belascok egin zuen. Puccinik bigarren iturri bat izan zuen ere: Pierre Lotiren Madame Chrysanthème eleberria. Ikerlari baten arabera narrazioak badu Nagasakin XIX. mendearen azken urteetan gertatutako gertaera baten oinarria.[3] 1904ko otsailaren 15ean argitaratu zen; estrenaldia otsailaren 17an izan zen, Milango La Scalan. Munduan gehien antzeztutako hamar operetako bat da.[4]