Madrigala ahots batzuetarako idatziriko musika-lana da. XIV. mendean sortu zen, Italian. Madrigalaren gaia maitasunezkoa edo alegoriazkoa izaten zen gehienetan.[1] Bizpahiru ahapaldi izaten zituen, bakoitza hiru lerrokoa, eta musika beraz kantatzen ziren, azken ahapaldia izan ezik, ritornello izenekoa; ritornelloak guztiz erritmo ezberdina izaten zuen.[2]