Mahoma edo Mahomet[1][2] (izen tradiziodunak) edo Muhammad (izen modernoa, arabieratik transkribatua), izen osoa Abu l-Qasim Muhammad ibn Abd Allah al-Hashimi al-Qurashi (arabieraz: محمد, transliterazioa: Muḥammad; Meka, Arabia, gaur egun Saudi Arabia, 570eko apirilaren 26a inguruan - Medina, Arabia, 632ko ekainaren 8a) Islamaren sortzailea eta profeta nagusia da[3].
Musulmanek uste dute Islamaren ardatzak Mahomaren aurrekoak direla, eta haien ustez Adam, Noe (Nuh), Moises (Musa) eta Jesus (Isa) ere Jainkoak bidalitako profetak ziren. Haien arabera, Jainkoak, Gabriel goiaingeruaren bitartez, errebelazioa egin zion Mahoma profetari.