Maia hizkuntzak | |
---|---|
Hizkuntzen hedadura. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mexiko, Guatemala, Belize eta Honduras |
Hiztunak | ~6.038.000 (2009)[1] |
Eskualdea | Mesoamerika |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza isolatua | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza objektua subjektua, hizkuntza eranskaria, hizkuntza polisintetikoa eta hizkuntza ergatiboa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | myn |
Glottolog | maya1287 |
Linguist List | maya |
IETF | myn |
Maia hizkuntzak Mesoamerikan hitz egiten diren hizkuntzak dira. Politikoki, jatorriz hiru estatuotan aurki daitezke: Guatemalan, Belizen eta Mexikoko hego-ekialdean; Hondurasen eta El Salvadorren ere komunitate txikiagoak daude halaber. Migrazio fenomenoak direla eta, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan ere maia hiztunen komunitateak daude. Dirudienez, guztiek jatorri bera dute: orain 5.000 urte hitz egin zen protomaia. Aldi berean, hizkuntza horien arteko milaka urteko harremanak izan behar dira kontuan. Kristobal Kolon Amerikara iritsi aurretik, mesoamerikar hizkuntza horietako batzuk idatzi egin ziren, hieroglifoen bidez. Herrialde horietan, ondare ikaragarria gordetzen da. Aro Klasikoa (K. o. 250-900 urteak) bezeriki aberatsa izan zen. Hizkuntza horietako asko egoera larrian badaude ere, batzuek ofizialtasun teorikoa lortu dute: Guatemalan, 22k eta Mexikon, 7k. Azken urteetan hizkuntza horietaz idatzitako liburuak gero eta gehiago argitaratzen ari dira. Guztira, bost milioi hiztun inguru dituztela jo zen 2009. urtean[2], 3.200.000 Guatemalan[3] eta 2.000.000 Mexikon.