Makina elektriko, indar elektromagnetikoak erabiltzen dituen makina da. Edozein energia mota energia elektriko transformatzeko gailua da, eta alderantzizko funtzioa dauka ere bai. Halaber, definizioan sartzen dira elektrizitate-energia forma berdinean baina ezaugarri komenigarriago batekin eraldatzen dituzten makinak. Hiru talde handitan sailkatzen dira: motor elektrikoa, sorgailu elektrikoa eta transformadorea.
Makina elektrikoak, sorgailu moduan, ia munduko indar elektriko guztia sortzen du, eta sortutako indar elektrikoren % 60 inguru motor elektriko moduan kontsumitzen du. Makina elektrikoak XIX. mendearen hasieran garatu ziren, eta ordutik azpiegiturako osagai beharrezko bat izan da. Makina eraginkorragoek garatzea garrantzi handia dauka munduaren kontserbaziorako eta ordezko energiaren estrategiarentzat.