Mandarinera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 918.000.000 (2019) 1.074.000.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak txinera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza isolatzailea |
Alfabetoa | txinatar karakterea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | cmn |
Ethnologue | cmn |
Glottolog | mand1415 |
Linguasphere | 79-AAA-b |
ASCL | 7104 |
IETF | cmn |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Mandarinera edo mandarin txinera (txinera tradizionalez: 北方話; txinera sinplifikatuz: 北方话; pinyinez: běifānghuà, eusk: "iparraldeko hizkera") Txina ipar, erdi eta hego-mendebaldean hitz egiten diren txineraren dialekto (hizkuntza) taldea da. Orokorrean, txinera erabiltzean mandarin txinerari buruz ari gara. 836 milioi hiztun baino gehiago ditu.
Mandarin estandarra, Txinako Herri Errepublika, Taiwan, Singapur eta Nazio Batuetan ofiziala dena, Pekingo dialektoan oinarritzen da: hiri hartan hitz egiten den mandarineraren aldaera da. Txinerazko aldaera guztien hiztunek komunikaziorako mintzaira komun gisan erabil dezaten ari da saiatzen gobernua; beraz, herri erakundeetan, hedabideetan eta eskoletan erabiltzen da.