Marco Polo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1254ko irailaren 15a |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1324ko urtarrilaren 8a (69 urte) (69 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorezo eliza |
Familia | |
Aita | Niccolò Polo |
Ezkontidea(k) | Donata Badoer (en) (1300 (egutegi gregorianoa) - 1324) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Polo (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Veneziera italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | merkataria, esploratzailea, diplomazialaria, enbaxadorea, world traveler (en) , idazlea, bidaiaria, ekintzailea eta oroitzapen-idazlea |
Lantokia(k) | Yuan eta Txinako Herri Errepublika |
Lan nabarmenak |
Marco Polo (1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) veneziar bidaiari eta merkataria izan zen. Aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, Zetaren Bideari jarraituz[1][2] Txinara ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa. Asia, Persia, Txina eta Indotxinan zehar bidaiatu zuen 1271tik 1295era bitartean. Bere bidaiak kontatu zituen Rustichello da Pisak idatzitako Munduaren deskribapena (Divisament dou monde) liburuan. Liburuak beste izen batzuk ere badauzka, hala nola Munduko Mirarien liburua (jatorrizko frantsesezko izenburua Livres des merveilles du monde) Milioia (italierazko Il Milione) edota Marko Poloren Bidaien liburua..
Venezian sortu zen eta merkataritza ikasi zuen. 1271n, 17 urte zituela, bere aita Nicolorekin eta osaba Maffiorekin Asiara joan zen (haiek 1269an itzuli ziren Asiatik), eta Kublai Khanen, mongoliar enperadorearen, zerbitzura jarri zen. Hogei bat urtez, hainbat mandatu ofizial bete zituen han, eta bidaia diplomatiko ugari egin zuen Birmaniara, Indiara, Indonesiara, Sri Lankara edota Indotxinara[3][4]. Yuan Dinastiaren Txinan[5] gaindi ere asko ibili zen, eta Europan ezagunak ez ziren gauza asko ikusi zuen[6]. Hogei urte geroago etxerako bidea hartu zuen, misio diplomatiko bat zela eta.
1291n, Marco Polok, aitak eta osabak proposatu zuten Mongoliako Kököchin printzesa laguntza Persiara joatea. Hara iritsi ziren 1293an, eta printzesa han utzi ondoren, Konstantinoplarantz jarraitu zuten, eta gero Veneziara itzuli ziren, 1295ean[6].
Italiara itzuli zen 1295ean, 26 urteko bidaia baten ondoren, eta hurrengo urtean Venezia eta Genovaren arteko itsas gerran parte hartu zuen. Gerra horretan, Genovatarrek preso hartu zuten. Kartzelaratzean, Rustichello Pisakoa ziegakideari Kublai eta Ekialdeko Estatuen deskribapena eman zion. Bertsio eta itzulpen asko ezagutu dituen eskuizkribu hau ia ezinezkoa da jatorrizko egoera berreraikitzea. Hala ere, badirudi lehenbizi frantses-veneziar hizkuntzan idatzi zela.
Marko Polo ez zen izan mongoliar enperadorearen gortera iritsi zen lehen europarra, baina lehena izan zen Txinako errealitatea deskribatzen, hala nola diru-papera. Tibeteko lamaseriak ere deskribatzen ditu, eta ordura arte ezezaguna zen Japoniaren (Cipango) existentzia aipatzen du. Batzuek diote Marco Polok ekarri zuela bolbora Europara.
Haren kontakizunak eragina izan zuen Cristobal Colonengan eta beste bidaiari batzuen artean[7]. Kataluniako atlasa eta Fra Mauroren mapa haren kontakizunaren aitortzan oinarritzen dira hein batean.
1299an atera zen espetxetik, eta merkatari aberats bihurtu zen. Ezkondua eta hiru alaben aita zela, 1324an hil zen, eta Veneziako San Lorenzo elizan dago lurperatua.