Martin Lewis Perl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manhattan, 1927ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Palo Alto, 2014ko irailaren 30a (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea United States Merchant Marine Academy (en) New York University Tandon School of Engineering (en) James Madison High School (en) |
Tesi zuzendaria | Isidor Isaac Rabi |
Doktorego ikaslea(k) | Samuel C. C. Ting Kwan-Wu Lai (en) Michael Kreisler (en) Petros Afentoulis Rapidis (en) George Fleming (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Michigango Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea |
Martin Lewis Perl (New York, 1927ko ekainaren 24a - Palo Alto, Kalifornia, 2014ko irailaren 30a) estatubatuar fisikaria izan zen. Ingeniaritza Kimikoko ikasketak egin zituen Brooklyngo Institutu Politeknikoan, eta Fisikako doktoregoa eskuratu zuen 1950ean Columbiako Unibertsitatean. Michigango Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta Standfordeko Unibertsitateko Azeleragailu Linealaren Zentroan hasi zen lanean 1964an. Leptoi tau partikula azpiatomikoa aurkitu zuen. Aurkikuntza haren aurretik, fisikari teorikoek ez zuten sumatu ere egin quarkez eta bosoiez gainera hirugarren atomo-partikulen sail bat bazenik. 1975ean iragarri zuen Perlek aurkikuntza, milaka datu behatu ondoren, eta zera esan zuen: elektroia baino 3.500 aldiz astunagoa zen partikula bat aurkitu zuela. Partikula hark protoiaren masaren bikoitza zuen gutxi gorabehera, eta erraz hausten zen; horren ondorioz, elektroiak, positroiak eta neutrinoak ematen zituen. Aurkikuntza horri esker, Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1995ean, Frederick Reines estatubatuarrarekin batera —zeinak neutrinoa (beste leptoi-mota bat) aurkitu baitzuen—.