Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Martorri

Martorri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaCoriandrum
Espeziea Coriandrum sativum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcoriander seed (en) Itzuli, cilantro (en) Itzuli, coriander seed oil (en) Itzuli eta coriander extract (en) Itzuli

Martorria (Coriandrum sativum) espezia bat da, Apiaceae familiako landare belarkara. Bere zurtoina 50 cm edukitzera irits daiteke. Asian du jatorria.

Martorri landareak mihilu eta perrexilarekin duen antzekotasuna dela eta zenbait lekutan "perrexil arabiar" bezala ere ezaguna da.

Bere izen zientifikoa zimitz intsektua adierazten duen grezierako korios hitzetik dator, izan ere, fruituak oraindik heldu gabe daudenean askatzen duten usai bereziak intsektu honekin bai omen du antzekotasunik. Hau honela izanda ere, fruitu helduek eta hosto fresko nahiz lehorrek salbia eta laranja zapore zoragarria eskaintzen dute.

Egun Hego Amerika osoan, Asia hegoaldean, Afrika iparraldean eta Europa erdian aurki daiteke.

Gozogile edo konfitari europarrek, inauterietan karrozetatik jendeari botatzeko gozokiak egiten omen zituzten martorri haziak azukrez estaliz. Aurrerago, gozoki hauek papertxo zatiengatik ordezkatu baziren ere bere jatorri izena mantendu zuten: konfeti.


Previous Page Next Page






Aweueh ACE Koljander AF ድምብላል AM Coriandrum sativum AN كزبرة Arabic كزبره ARZ ধনিয়া AS Coriandrum sativum AST Əkin keşnişi AZ گشنیز AZB

Responsive image

Responsive image