Materia kondentsatuaren fisika materiaren propietate makroskopikoak aztertzen dituen fisikaren atala da. Bereziki, fase "kondentsatuetan" espezializatzen da zeinetan sistema osatzen duten osagaien kopurua oso altua den eta osagai horien arteko elkarrekintzak oso indartsuak direnean. Fase hauen adibiderik ohikoenak likidoa eta gasa dira, zeinak atomoen arteko elkarrekintza elektromagnetikoengatik eratzen diren. Fase hauen adibide ez hain ohikoak tenperatura baxuetan dauden sistema atomikoetan eratzen superfluidoa eta Bose-Einstein kondentsatua eta supereroankortasunaren fasea dira.
Materia kondentsatuaren fisika, gaur egungo fisikaren atalik garrantzitsuena da duda izprik gabe eta azken urteotan aurrerapen handiak egin dira materia kondentsatuaren fisika teorikoan. Historikoki, materia kondentsatuaren fisika egoera solidoaren fisikatik jaiotako fisikaren atala da, orain azken hau materia kondentsatuaren fisikaren azpiatal garrantzitsuena delarik. "Materia kondentsatuaren fisika"-ren izenaren egiletzat Philip Anderson kontsideratu da,1967an bere ikerkuntza taldeari izen hau jarri zionean (aurretik Egoera Solidoaren Teoria izena zuen honek).
Izena aldatzeko arrazoietariko bat zera da: solidoetan ikerturiko propietate asko fluidoen sistemetara ere zabal daitezkeela. Esate baterako, materia kondentsatuaren fisikak zerikusi handia du kimika, nanoteknologia eta materialen zientziarekin .