Matthias Sammer (Dresden, Alemania Demokratikoa, 1967ko irailaren 5a-) alemaniar futbolari-ohi eta egun futbol-entrenatzailea da. Erdilari moduan jokatu zuen eta bere karrera amaieran defentsa lanetan aritu zen.
Urrezko Baloia irabazi zuen 1996an eta bi bider izan zen "Urteko futbolari alemaniarra" (1995 eta 1996 urteetan). Selekzioarekin 74 partidatan aritu zen, 23 Alemania Demokratikoarekin eta 51 Alemania batuarekin.