Matxarda edo pintza muturrak hurbilduz zerbait heltzeko erabiltzen den tresna eta gailu mekaniko bat da. Palankaren efektuan oinarritzen dira eta zeregin askotarako erabil daitezke: objektu txikiak hartzeko, gauzak hari batetik zintzilikatzeko eta presioa eragiteko (aliketak, esaterako).