Mesodermoa | |
---|---|
Mesodermotik eratutako ehunak | |
Enbrioiaren sekzioa | |
Gray | 49 or. |
Egunak | 16 |
MeSH | Mesoderm |
Mesodermoa gastrulako zelula-geruza da, ektodermoaren eta endodermoaren artean dagoena. Mesodermotik giharrak, odolaren zirkulazio sistema, sexu organoak, eta ornodunen hezurdura eta iraiz aparatua eratzen dira. Mesodermoa eta gastrulazioa eratzeko aurretiko prozezuan 2 geruza daude, hipoblastoa eta epiblastoa.
Ektodermoaren mitosiaren prozezuari esker hirugarren geruza zelularra sortzen da, ektodermo eta endodermoaren artean kokatuta dagoena da mesodermoa. Hirugarren hau daukaten animaliei Triblastikoak esaten zaie eta Bilateria taldearen barruan sartzen dira. Normalean 3 zatitan banatzen da: mesodermo paraxiala, bitarteko mesodermoa eta aldeko mesodermoa.
Ornodunetan, mesodermoaren hedapenean mesodermoa 5 zatitan desberdintzen da: