Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Metodo zientifiko

Metodoaren diskurtsoa, René Descartes filosofoarena.

Metodo zientifikoa zientzietan ezagutza berriak eskuratzeko erabiltzen diren eragiketa multzoa da[1]. Zientifikoa dela ziurtatzeko, ikerkuntza metodo batek oinarria enpirian eta neurketan eduki behar du eta baita arrazoiketan ere. Metodo zientifikoa XVII. mendetik natura zientziak ezaugarritu dituen prozedura; behaketa sistematikoa, neurketa, esperimentazioa, formulazioa, analisia eta hipotesien aldaketak osatuko dute.

Metodo zientifikoak bi oinarri nagusi ditu: erreproduzitzeko gaitasuna eta ezeztagarritasuna.

  • Erreproduzitzeko gaitasunak, esperimentu jakin bat edozein toki eta edonork eginez errepikatzeko gaitasuna dakar; hau da, esperimentu bat edonork edonon birproduzitu dezakeela esan nahi du oinarri honek. Euskarri hau lortutako emaitzen komunikazio eta publizitatean zein komunitate zientifikoaren egiaztapenean funtsatuko da.
  • Bigarren oinarria, ezeztagarritasunaren arabera, edozein proposamen zientifiko faltsatua edo errefuxatua izan daiteke; aurkezturiko teoria eta proposamen zientifiko guztiak beraien faltsutasuna froga lezaketen esperimentu eta frogetara azpiratzeko gaitasuna eta aukera izan behar dute. Honen arabera, espero ziren emaitzak lortuko ez balira esperimentu batean, honetan oinarritzen zen teoria deuseztatu egingo beharko litzateke.

James B. Conant-en aburuz, ez dago metodo zientifiko bat eta bakarra. Zientzialariak metodoa definitzeko, metodo klasifikatorioa, metodo estadistikoa, metodo hipotetiko-deduktiboa etab. erabiltzen ditu. Eta beraz, metodo zientifikoaz hitz egiten badugu, ezagutza eraikitzen duten taktiken inguruan ari gara hitz egiten, kontestu historikoaren araberakoak direnak eta etorkizunean aldagarriak izan daitezkeenak.  

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Lurhiztegia izeneko erreferentziarako

Previous Page Next Page