Miguel Muzkitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel de Múzquiz y Goyeneche |
Jaiotza | Elizondo, 1719ko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1785eko urtarrilaren 21a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta aristokrata |
Jasotako sariak | ikusi
|
Miguel Muzkitz Goienetxe, Gausako I. kondea eta Villar de Ladróngo I. markesa, (Elizondo, 1719ko urtarrilaren 15a -Madril, 1785eko urtarrilaren 21a), nafar politikaria izan zen, 1765 eta 1785 bitartean Estatu eta Gerra idazkaria izandakoa.[1]
Administrazioan karrera egin ondoren, Esquilacheren aurkako matxinada eta gero ministro bilakatu zen. Sierra Morena eskualdearen birpopulaketan lagundu zuen eta, 1782an, Espainiako Bankuaren aitzindaria zen San Karlosen bankua sortu zuen.[2]