Mikel Urdangarin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1971ko azaroaren 30a (53 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, musikaria eta egile abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | egile abeslaria |
mikelurdangarin.eus | |
Mikel Urdangarin Abasolo (Zornotza, Bizkaia, 1971ko azaroaren 30a), euskal kantautorea da.
Bertsolaritzan hasita, musikaren bidea hartu zuen geroago, gitarra eta ahotsaz baliatuta. Estilo intimistakoa, beste esparru batzuk ere jorratu ditu.
Ezaguna da Kirmen Uribe poetarekin egindako elkarlana, baita Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Josu Zabala Ajuriagerra musikariekin edota Iñaki Aurrekoetxea, Arkaitz Estiballes eta Igor Elortza bertsolariekin ere.
Gaur egun, Gasteizen bizi da.