Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Mistizismo

Espiritu Santuaren agerpena Santa Teresa Avilakoaren aurrean (Peter Paul Rubens).

Mistika edo mistizismoa gizonaren eta jainkoaren arteko batasun- eta ezagutza-maila erdiestea helburu duten sinesteen eta praktiken multzoa da; hartarako bidea intuiziozko begiespena edo estasia da eta zentzumena eta ezagupen arrazionala alde batera uzten ditu. Jainkoarekiko harreman zuzenetan sartzen dela uste duenaren egoera psikologikoa.

Historian zehar jainkoaren ezagutza zuzena, zentzumenez eta ezagupen arrazionalaz haraindikoa, erlijio nagusi guztietan azaldu da: taoismoa Txinan; yoga Indian; vajrayana eta zen budismoan; sufismoa Islamen, kabala juduen artean, etab.

Mendebaldeko filosofian, mistizismoaren eragin zuzena Plotinoren neoplatonismoan agertu zen lehenik; gero, Agustin Hiponakoaren eta Dionisio Areopagokoaren bidez eragin handia izan zuen Erdi Aroko kristautasunean (San Bernardo Clairvauxkoa, San Frantzisko Asiskoa). XIV. eta XV. mendeetan Meister Eckhart, Heinrich Seuse, Jan van Ruysbroek, Johannes Tauler, Katalina Sienakoa eta Thomas à Kempis mistikoak nabarmendu ziren. XVI. mendean espainiar poeta mistikoak nabarmendu ziren, batez ere, Joan Gurutzekoa eta Teresa Avilakoa. Bestalde, filosofian Spinozak eta literaturan Goethek unibertsoaren egiturekin eta bideekin bat egiten duen mistizismo kosmikoaren alde egin zuten.


Previous Page Next Page






Mistisisme AF Mystik ALS روحانية (ديانات) Arabic Misticismu AST Mistisizm AZ عرفان AZB Мистицизъм Bulgarian রহস্যবাদ Bengali/Bangla Kevrinelezh BR Misticizam BS

Responsive image

Responsive image