Mitxel Lakuntza | |||
---|---|---|---|
2019ko apirilaren 5a - ← Adolfo Muñoz | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Mitxel Lakuntza Vicario | ||
Jaiotza | Iruñea, 1976ko maiatzaren 10a (48 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | sindikalista | ||
Kidetza | Eusko Langileen Alkartasuna |
Mitxel Lakuntza Vicario (Iruñea, Nafarroa, 1976ko maiatzaren 10a) nafar sindikalista eta elektronika teknikaria da, 2004az geroztik ELA sindikatuaren Nafarroako koordinatzaile nagusia. Ordutik ELAren Batzorde Eragileko kidea ere bada, eta 2018ko abenduan Adolfo Muñozen ordezko gisa proposatu zuen sindikatuaren Nazio Batzordeak. 2019ko apirilaren 5ean egindako ezohiko kongresuan ELAko idazkari nagusi izendatua izan zen.[1]