Moonstruck (euskaraz: Ilargiaren lilura) amodiozko komedia filma da, Norman Jewison kanadar zinemagileak 1987an zuzendu zuena. Cher, Nicolas Cage, Olympia Dukakis, Vincent Gardenia eta Danny Aiello izan ziren antzezle nagusiak.
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, eta hiru irabazi: emakumezko aktore onenarena (Cher), taldeko emakumezko aktore onenarena (Olympia Dukakis) eta jatorrizko gidoi onenarena (John Patrick Shanley). Hiru Urrezko Globo ere jaso zituen, eta Berlingo Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza (Norman Jewison) bereganatu zuen.