Mortadelo eta Filemon | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco Ibáñez |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Mugimendua | Bruguera school (en) |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera eta Ediciones B |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Deskribapena | |
Honen parte da | Bruguera school (en) |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1958ko urtarrilaren 20a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
ikusi
| |
mortadeloyfilemon.com |
Mortadelo eta Filemon (jatorrizko gaztelaniazko bertsioan: Mortadelo y Filemón) gaztelaniazko komiki sorta arrakastatsua da, Francisco Ibáñez Talavera bartzelonarrak 1958ko urtarrilaren 20an sortua, Pulgarcito aldizkarian, Mortadelo y Filemón, agencia de información izenarekin. Era berean, Espainian egindako komiki lanik itzuliena da, Jose Escobar hirikidearen Zipi eta Zaperen aurretik. Pertsonaia nagusiak Mortadelo eta Filemón Pi lankideak dira: lehenengoak, mozorrotzeko gaitasun apartekoa duena, xelebrearena egiten du; bigarrenak, serioarena. Euskaraz 1960ko hamarkadan argitaratu ziren haien istorioak, Pan-pin aldizkarian Txorizo eta Txistorra izenekin.