Motorola | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Motorola, Inc. eta Galvin Manufacturing Corporation |
Mota | negozioa, enpresa eta multinazionala |
Jarduera sektorea | telekomunikazioak |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | ANGA (en) |
Eskumendekoak | General Instrument (en) , Netopia (en) , Good Technology (en) , Codex Corporation (en) , Motorola (United Kingdom) (en) , Motorola (Italy) (en) , Motorola (Germany) (en) , Motorola (France) (en) eta Motorola (Canada) (en) |
Enplegatuak | 53.000 (2019) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Greg Brown (en) |
Egoitza nagusi | |
Zeren jabe | Four-Phase Systems (en) |
Historia | |
Sorrera | 1928ko irailaren 25a |
Sortzailea | |
Desagerpena | 2011ko urtarrilaren 4a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Motorola, Inc. Amerikako Estatu Batuetan sortutako telekomunikazio eta elektronika enpresa multinazionala da.
1928an sortu zuten Paul eta Joseph Galvin anaiek Chicagon, hasiera batean garaiko irratiek bateriarekin funtzionatu ordez etxeko korronte elektrikoarekin funtzionarazteko. Irratiaren eboluzioan jardunda, enpresa walkie-talkien industrian murgildu zen, eta geroago telefono mugikorren aintzindari izatera pasa zen, izan ere, Motorolak lehenbiziko mugikorra sortu zuen, eta flip phone (tapa bisagradun telefonoa) izenaren patentea lortu zuen.
Motorolak telefonia mugikor sareen azpiegiturak ere diseinatu eta saldu zituen, hala nola estazioak (antenak) eta seinale anplifikagailuak. Telebista arloan ere jardun zen, dekodifikadoreak, bideo grabagailuak eta definizio handiko telebistarako ekipamenduak ere ekoitziz. Negozio eta gobernuentzako telekomunikazio sare seguruak eraiki zituen, eta Iridium izeneko satelite artifizialen konstelazioa bidali zuen espaziora.
2007 eta 2009 urteen bitartean 4,3 mila milioi estatubatuar dolarreko galerak izan ondoren, 2011ko urtarrilaren 4an korporazioa bi konpainiatan banatu zen, Motorola Mobility eta Motorola Solutions.[1] 2012ko maiatzaren 22an Googlek Motorola Mobility erosi zuen.[2]
Motorolaren banaketaren ondoren, Motorola Mobilityk telefono mugikorren, telebista dekodifikadoreen eta kable modemen ekoizpenari heldu dio.
Motorola Solutionsek telekomunikazio azpiegiturak eta negozioei zuzendutako zerbitzuak kudeatzen ditu.
Egoitza Chicago inguruko Schaumburg hirian dauka.