Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Mucor

Mucor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaMucormycota
OrdenaMucorales
FamiliaMucoraceae
Generoa Mucor
L., 1753

Mucor Zygomycota taldean sailkatzen den onddo mota bat da. Onddoak, orokorrean, hiru talde nagusitan sailka daitezke, morfologiari dagokionez: legamiak (onddo zelulabakarrak), lizunak (hifa izeneko filamentuak dituztenak) eta perretxikoak (gorputz fruitu-emaile handiak dituztenak, kapela itxurakoak, askotan jan egiten direnak). Mucor onddoa lizunen taldean sailkatzen da, hifa luzeak baititu.

Morfologiari dagokionez, Mucorrek antz handia du Rhizopusekin. Honen aldean, baina, ez du errizoiderik. Bere hifa luzeak zurixkak dira, eta bere esporangioak ilunak.

Genero honetako onddoak (3.000 espezie inguru) lurtarrak eta saprofitoak izan ohi dira. Janari askoren hondatze-prozesuetan parte hartzen dute, eta lurzoruan ere bizi ohi dira. Mucor indicus onddo oportunista da, eta immunitate-sistema ahula duten gizabanakoak infektatzen ditu.

Ugalketa sexuala eta asexuala txandakatzen ditu.


Previous Page Next Page






عفنة Arabic عفنه (جنس من الفطريات) ARZ Mukor AZ Мукор BE Mucor Catalan Mucor CEB Mucor German Mucor English Mucor Spanish Nutthallik ET

Responsive image

Responsive image