Mudejar (gaztelaniaz mudéjar, arabierazko مدجّن mudajjan, "etxekotu") Erdi Aroan Iberiar penintsulako musulmanek jasotako izena zen, Errekonkista ostean lurraldean geratu zirenak baina kristautasunera bihurtu gabekoak.
Islama praktikatzen, arabiera erabiltzen eta euren ohiturak mantentzen utzi zitzaien. Aljama deituriko elkarteetan antolatzen ziren, autogobernu maila ezberdinekin, amore emate edo menderatze baldintzen arabera: Balear uharteen kasuan, erabateko esklabotza, beste kasu batzuatan, lurrera lotura mirabetza feudal baldintzetan. Valentzian, mairu palierrak deritzenak zeuden (erregearen babestuak), eta babes maila txikiagokoak (decimati eta quintati).