Muskulu-dismorfia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gorputz dismorfikoaren nahasmendua |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | F45.2 |
GNS-9 | 300.7 |
Muskulu-dismorfia edo bigorexia gaixoak bere burua gihartsu ikusteko obsesioan datzan osasun-arazoa da. Dismorfia muskularra duten pertsonek akats ugari ikusten dituzte haien gorputzetan, nahiz eta askotan akats horiek benetakoak ez izan[1]. Adonis-en konplexua edota alderantzizko anorexia bezala ere ezagutzen da[1][2] . Gaixotasun hau gorputzaren osasun arazo dismorfikoen taldearen barruan sartu egiten da, baina ez gaixotasun psikiatrikoen barruan[1]. Batez ere gizonen artean gertatzen den arazo bat da, 18 eta 35 urte bitartekoetan, hain zuzen ere[3]. Gorpuzgintzaren eta borroka librearen munduan dauden pertsonek jasaten dute gehien bat[4]. Anorexia urduriaren aurkako gaitza da.
1997an sortu zen muskulu-dismorfia izendapena, Harrison Pope psikiatrak McLean ospitalean (Belmont, AEB) gertakari hau aztertzen zuen bitartean. Gaur egun, oraindik ere ez dago ofizialki gaixotasun bat bezala aitortuta.[5]
Estatu Batuetan, gimnasiora doazen gizonen % 10 muskulu-dismorfia du. Beste era batera esanda, 9 milioi gizonetik, 900.000 bigorexia dute. Espainiaren kasuan, 700.000 pertsona daude egoera berean[6].