Natural Born Killers (euskaraz Jaiotzetik Berezko Hiltzaileak) 1994ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren road movie drama bat da.
Jatorrizko gidoia Quentin Tarantinok idatzi eta Stone, Richard Rutowski eta David Veloz gidoigileek berridatzi zuten. Nahiz eta solasaldi gehienak jatorrizko ideiak iradokitzen zuen gisa patsadatsuak izan, ondorengo berridazketek istorioaren ardatza Wayne Gale (Robert Downey Jr.) kazetaritik Mickey eta Mallory bikotera iraganarazi zuten. Tarantino ez zen berridazketa horiekin ados agertu, hortaz gidoiari uko egin eta bere izena gidoiaren kredituetatik kentzea eskatu zuen, horregatik kredituetan «..ren istorioa» besterik ez da agertzen.
Filma hau estreinatzean hautsak harrotu zituen, bere bortizkeri eta hilketa eszena ugariak zirela eta eztabaida handia sortu zuen, hainbat herrialdeetan zentsurak filma eszena batzuk ezabatuta zinemaratzea behartuarazi zuelarik. Filmaren zatirik handiena telebistaren kamera formatu edota ikuspuntutik filmatua dago, eszena asko garai hartako AEBtan modan zeuden telebista saioen satirak direlarik. Bestalde, filmak hainbat berezitasun tekniko ere baditu, ekozipenean kamara angelu, filtro, lente eta efektu berezi ugari erabili zirelarik.