Nevill Francis Mott (Leeds, Ingalaterra, 1905eko irailaren 30a - Milton Keynes, Ingalaterra, 1996ko abuztuaren 8a) fisikaria izan zen. Cabrerarekin batera, bien izena daukan gainaldeen oxidazioari buruzko teoria asmatu zuen. Motten trantsizioa aurkitu eta aztertu zuen. 1977an Fisikako Nobel saria hartu zuen, Andersonekin eta Van Vleckekin batera.