Nevis Nevis | |||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
| |||
Hiriburua | Charlestown | ||
Hiri nagusiak | Newcastle, Figtree, Cotton Ground | ||
Administrazioa | Nevis Island Administration | ||
Eremua | 93 km² | ||
Biztanleria | 12106 (2006) | ||
Dentsitatea | 130 biztanle/km² | ||
Administrazioa | Nevis Island Administration | ||
Dirua | Ekialdeko Karibeko dolarra | ||
Herritarra | nevistar, Nevisian[1] | ||
Hizkuntza(k) | Nevisko kreolera[2], ingelesa | ||
Ofiziala(k) | ingelesa | ||
Nevis Antilletako uharte eta herrialde bat da, Antilla Txikietako Haizebeko uharteetakoa hain zuzen. Ipar-ekialdean 3,22 km eskasetara Saint Kitts dago, The Narrows izeneko kanalaren beste aldean; 80 bat km ekialderantz Antigua eta 32 km hego-ekialderantz Redonda ditu, denak uhartedi berean. Bere europarren aurreko izena Oualie zen eta hiriburua Charlestown da.
Saint Kitts eta Nevisko Federazioaren barruan dago eta beraz ez da independentea, federazioko estatua baino. Aldiz, 1998an independentzia eskuratzeko erreferendum bat egin zen; %62k baietz bozkatu bazuten ere, banaketa onartzeko Saint Kitts eta Nevisko konstituzioak bi hereneko gehiengoa eskatzen du. Uharteko arduradun politikoek ez dute baztertzen independentziarako aukera berriro defenditzea[3].