Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Nicola Porpora

Nicola Porpora

Napoliko katedralako kapera-maisu

1758 -
Girolamo Abos (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNapoli1686ko abuztuaren 17a
Herrialdea Napoliko Erresuma
HeriotzaNapoli1768ko martxoaren 3a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Gaetano Greco (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta musika-irakaslea
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera

porporaproject.com
IBDB: 517118
Spotify: 7lc5ghE4vXqyAsVs3GZAq3 Musicbrainz: 4db40776-19d6-466a-8f05-128002fa0aaa Discogs: 840456 IMSLP: Category:Porpora,_Nicola_Antonio Edit the value on Wikidata

Nicola (Antonio) Porpora edo Niccolò Porpora (Napoli, 1686ko abuztuaren 17a - ibidem, 1768ko martxoaren 3a) italiar musikagilea eta kantu-irakaslea izan zen. XVIII. mendeko italiar kantu-irakaslerik ospetsuenetakoa izan zen, eta napoliar estiloko opera dotore eta lirikoen egilea. 1707an, Filipe Hesse-Darmstadtekoa printzearen kapera-maisu izan zen, Napolin. Hiri hartan, Erroman eta Venezian aurkeztu ziren Porporaren lehen operak. 1715-1722 urte-bitartean, Napoliko Conservatorio di S. Onofrioko maisu izan zen, eta ikasle izan zituen, besteak beste, Antonio Uberti Porporino, Farinelli eta Caffarelli castratiak, eta J.A. Hasse eta Metastasio, geroago Porporaren libretogile begikoena izan zena. 1733an, Londresera joan zen, eta bost opera idatzi zituen han, besteak beste, Polifemo (1735) eta Davide e Bersabea (1734). 1736an, Londres utzi, eta Venezia eta Vienara itzuli zen. 1752an, Haydn gaztearen konposizio-irakaslea izan zen. 50 bat opera, oratorio ugari, mezak, moteteak eta musika-tresnetarako lanak ondu zituen.


Previous Page Next Page