Datuak | |
---|---|
Jatorria | Aberdeen, Washingtongo estatua, Estatu Batuak |
Musika mota | Rock alternatiboa, grunge |
Urteak | 1987-1994 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Geffen DGC Tupelo Sub Pop |
Taldekideak | |
Kurt Cobain Krist Novoselic Dave Grohl | |
Lehengo taldekideak | |
Chad Channing Jason Everman Dale Crover Dave Foster Aaron Burckhard Dan Peters | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.nirvana.com | |
Nirvana AEBetako rock alternatibo eta grunge musika talde bat izan zen. 1987an Washington estatuko Aberdeen udalerrian Kurt Cobain abeslariak eta Krist Novoselic baxu-jotzaileak sortu zuten. Hainbat bateria-jotzaileren sartu-irtenen ondoren, 1990an Dave Grohl behingoz batu zitzaien.
Askok rock musikaren historiako talde esanguratsuenen artean jartzen dute, zalantzarik gabe gainontzeko grunge musika taldeen artean nahiz beste generoetako talde askotan eragin handia izan baitu.