Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Novosibirsk

Novosibirsk
Новосибирск
hiri handia
Novosibirskeko ikuspegiak Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Novosibirsk oblasta
AlkateaMaksim Kudryavtsev (en) Itzuli
Izen ofizialaНовосиби́рск
Jatorrizko izenaНовосибирск
Posta kodea630000 eta 630992
Geografia
Koordenatuak55°02′00″N 82°55′00″E / 55.0333°N 82.9167°E / 55.0333; 82.9167
Map
Azalera503,1 km²
Altuera150
MugakideakNovosibirsky District (en) Itzuli eta Berdsk
Demografia
Biztanleria1.633.851 (2024ko urtarrilaren 1a)
256 (2021)
Dentsitatea3.232 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1893
Telefono aurrizkia383
Ordu eremuaUTC+07:00, Omskeko ordua eta Krasnoiarskeko ordua
Hiri senidetuakSapporo, Varna, Minsk, Daejeon, Minneapolis, Omsk, Krasnoiarsk, Larnaca Municipality (en) Itzuli, Erevan eta Oriol
http://www.novo-sibirsk.ru/

Novosibirsk[1] (errusieraz: Новосиби́рск), 1926 arte Novonikolaievsk deitua, Errusiako hiria da, erresumaren erdi-hegoaldean dagoen Novosibirsk oblasteko hiriburua. Mendebaldeko Siberiako ordokian dago, Obi ibaiaren ertzean. 2010ean 1.473.754 biztanle zituen[2]. Siberiako hiririk handiena da, eta Errusiako hirugarrena, Mosku eta San Petersburgoren ondoren.

Novosibirsk 1893an sortu zen etorkizunean eraikiko zen Transiberiar Trenbideak Obi ibaia gurutzatzeko puntu gisa, Novosibirskeko trenbide zubia eraiki zen lekuan. Hasiera batean Nomonikolaievsk izena hartu zuen, eta hiria laster hazi zen garraio, merkataritza eta industria gune garrantzitsua izan arte. Errusiako Gerra Zibilak hiria asko kaltetu zuen, baina Sobietar Batasunarekin berriro ere biziberritu zen. 1926an gaur egungo izena jarri zioten. Josif Stalinen agindupean, Novosibirsk Siberia osoko gune industrialik garrantzitsuena bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran Errusia Europarrean zeuden industria asko bertara mugitu ziren.

Novosibirsk hainbat errusiar enpresen, Alexandro Nevski katedralaren, Novosibirskeko Opera eta Ballet Antzokiaren, eta Novosibirskeko Zoologikoaren egoitza da. Tolmatxevo aireportuak ematen dio zerbitzua, Siberia osoko aireporturik handiena[3].

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. (Ingelesez) «Aviation database bank, free of charge from anna.aero» anna.aero (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).

Previous Page Next Page






Nowosibirsk AF Новосибирск ALT ኖቮሲቢርስክ AM Novosibirsk AN نوفوسيبيرسك Arabic نوڤوسيبيرسك ARZ Novosibirsk AST Novosibirsk AVK Novosibirsk AZ نووسیبیرسک AZB

Responsive image

Responsive image