Nozizeptore | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A08.800.950.875 eta A11.671.650.915.875 A08.675.650.915.875, A08.800.950.875 eta A11.671.650.915.875 |
Terminologia anatomikoa |
Nozizeptorea[1] edo hartzaile nozizeptiboa[2] estimulu kaltegarriei erantzuten dieten errezeptoreak dira. Min edo azkura gisa hautematen den kalte tisularra edo narritadura kimikoa seinaleztatzeko neurona-prozesuari nozizepzio deritzo. Nozizeptoreek estimulu mekaniko, termiko edo kimikoei erantzunez hasten dute prozesua. Bulkadak bidaltzen dituzte neurona aferenteen bidez bizkarrezur-muinera, eta hortik garunera, eta horrek mina hautematera eramaten du.[3]