Nurnen itsasoa, Tolkienen legendarium ospetsuan barne itsaso zabal eta erraldoi bat da, Mordorren dagoena, eskualde honetako Nurn izeneko zatian, zehazkiago, hegoekialdean. Ibai asko jasotzen ditu ibaiadar bezala, Ephel Duath eta Ered Lithui mendilerroetan jaiotzen diren ibaiak, baina, eskualde honi buruz argitaratutako mapetan, ibai horietako bakar batek ere ez du izenik. Uste denez, Nurnen itsasoa, Helkar Itsaso Handiaren hondakin bat da.