Ordunteko behorra Lausako zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() ![]() |
Sinonimoak | Gaztelako zaldikoa, Lausako zaldikoa, Lausako ponia, Merindadetako zaldia. |
Ordunteko behorra, Lausako zaldia edo Lausako ponia euskaraz, (gaztelaniaz: caballo losino), Gaztelako ipar ekialdeko zein Euskal Herriko mendebal ertzeko bertako zaldi arraza bat da[1][2], "Burgosko behoka" (gaztelaniaz: Jaca burgalesa) zaldi honen beste izenetako bat izanik. Azken izendapen hau egun irauten duen jatorriz Gaztelako bertako zaldi arraza bakartzat jotzen delako erabiltzen da, nahiz eta terminoa nahiko berria izan [3].
Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarri dela eta, Ordunteko behorra ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Arraza, gaur egun, bereziki Burgosko iparraldean hedaturik dago, Pancorbon zein Lausa haranan[4], Euskal Herriarekin mugakidea den Merindadeak eskualdean. Eskualde hau nahiko menditsu eta basotsua da.