Ore (elikagaia) | |
---|---|
bitarteko ondasun, elikagai-ore, ekai eta janari gordin | |
Materialak | edateko urra irina |
Orea batez ere irinez eta likido batez (ura edo esnea) eguniko nahastura trinko baina malgua da[1][2]. Askotan, koipea (gurina edo olioa) eransten zaio. Hainbat errezeten osagai nagusia da, tartean ogia, bizkotxoak, pasta eta abar. Jan ahal izateko egosi behar izaten da, labean errea, frijitu edo uretan egosia (zartagin edo plantxa batean, lurrunetan edo uretan). Legamia ere izan dezake, baina aldaera batzuek ez dute halakorik; adibidez, ogi airisak, taloak, pastak eta dumplingak. Munduan gehien erabiltzen den irina gari-irina da, baina halaber artoarena, oloarena, arrozarena, babarrunena eta sojarena. Bere erabilera mundu osoan zabalduta dago, non milaka urtetan zehar elikaduraren oinarria izan den.