Organic Maps | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2021 |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Azken bertsioa | 2024.10.23-2 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Android, iOS eta Linux |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Programazio-lengoaia | C++, Java, Objective-C eta Swift |
Sistema eragilea | Android, iOS eta Linux |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Apache Lizentzia 2.0. |
Deskribapena | |
Oinarritua | MAPS.ME (en) |
Kokapena | |
Bilduma | OSM Apps Catalog (en) |
Ekoizpena | |
Programatzailea | Alexander Borsuk (en) eta Viktor Govako (en) |
Garatzailea | Organic Maps OÜ (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | OpenStreetMap datu-basea |
organicmaps.app | |
Iturri-kodea | https://github.com/organicmaps/organicmaps |
Organic Maps erabiltzaileen pribatutasuna zaintzeko helburu nagusi duen offline mapa bat da, mapak ikusteko eta erabiltzeko aplikazioa[1]. Androiderako eta iOSerako kode irekiko eta doako nabigazio-aplikazio bat, dohaintza anonimo txiki askorekin finantzatutako eta OpenStreetMapeko datuekin elikatuta dago.[2][3][4] MAPS.ME aplikazioaren fork libre bat da, MAPS.ME aplikazioa Daegu Limited enpresari saldu ondoren MAPS.ME software jabedun bihurtu zenean hasierako garatzaileek beraiek sortu zuten. Aplikazioak zenbait ezaugarri ditu: ibilaldiak, mendiko oinezko-ibilbideak eta txirrindularitzako ibilbideak, nabigazio birakaria, modu iluna, eta mapen oinarrizko beste hainbat ezaugarri.
Organic Maps telefono mugikorrean Internet konexiorik gabe erabil daiteke[5]; proiektuko mapak erabiltzea eta ibilbideak kalkulatzea ahalbidetzen duen aplikazio libre, estetiko eta arina da.
Erabiltzaileak mapan interesezko puntuak bistaratu ditzake (farmaziak, tabernak, museoak, eta abar) edo Wikipediako geolokalizatutako artikuluak. Txirrindularientzako edo oinezkoentzako ibilbideak bistaratu daitezke, Internet konexioa erabilita bestelako mapa iturri batzuk ere erabil daitezke eta KML/KMZ zein GPX fitxategiak inportatu eta esportatu daitezke. Auto, oinezko, bizikletako eta metroko ibilbideak kalkulatzen ditu eta jarraibideak ematen ditu.