Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Ostara

Ostarara, 1884Johannes Gehrtsek marraztua

Ostara (Aitzingermanikoz: *Austrō(n)) Antzinako Germania mendebaldeko udaberriaren jainkosa baten izena omen da. Hura aipatzen da lehenengoz Bedaren De Temporum Ratione VIII. mendeko liburu historiografikoan, Ēostre izenarekin. Bertan monje anglosaxoiak dio anglosaxoiek Eosturmonath izena ematen ziotela apirilari, izate jainkotiar baten omenez. Geroago, XIX. mendean, Jacob Grimm filologoa eta mitologoa da Ostara izeneko jainkosa germaniarraren gaiari berriro heldu ziona.

Bedek zioen Ēosturmōnaþ hilabetea (apirilaren baliokidea) anglosaxoi paganoek jaiak egiten zituztela Ēostre-ren omenez, baina tradizio hori bere garaian hilda zela, eta horren ordez, Pazkoa kristaua ospatzen zela, Jesusen berpizkundea omenez. Bestalde, hizkuntzalariek jainkosaren izena hainbat izen pertsonal germanikoekin (antroponimo) eta leku-izenekin (toponimo) lotu izan dute, bai eta, Germanian aurkitutako II. eta II. mendetako "matronae"-ei eskainitako inskripzioetako jainkosekin.

Ostre eta Ostara herri-kultura modernoan aipatzen dira batzuetan, eta neopagismo germaniarraren forma batzuetan gurtzen dira.


Previous Page Next Page






Ostara ALS Ēostre ANG أوستارا Arabic Остара Bulgarian Ostara Czech Ostara German Εόστρε Greek Ēostre English Ostara Spanish ایستره FA

Responsive image

Responsive image