Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


PH


Kimikan, pH disoluzio baten azidotasuna ala basikotasuna kuantitatiboki adierazteko erabiltzen den eskala bat da,[1] agrikultura, industria eta zientzietako arloetan maiz erabilia. Sørensen kimikari daniarrak 1909an pH-a lehenengo aldiz definitu zuen hidrogeno ioien (H+) kontzentrazioan oinarriturik.[2] Gaur egun pH-a disoluzio baten hidrogeno ioien aktibitatearen logaritmo hamartarraren balio negatibo bezala definitua dago,[3]

Hala ere, disoluzio askotan hidrogeno ioien kontzentrazioa hain baxua da hauen aktibitatearekiko baliokidetzat har daitekeela, Sørensen-en jatorrizko formula erabilgarri izanik,

Ur puruan tenperatura 25 ºC denean hidrogeno ioien kontzentrazioa 10−7 mol ⋅ L−1 da, ondorioz pH 7 izanik. pH 7 neutro bezala jotzen da tenperatura horretan, hori baino pH baxuagoa duten disoluzioak azidoak dira eta altuagoa dutenak basikoak.[1] Askotan disoluzioen pH balioak 0–14 bitartean egoten diren arren,[4] posible da disoluzio oso azido baten pH-a negatiboa izatea eta oso basiko batena 14 baino handiagoa.

Soluzio akuoso baten tenperatura garrantzitsua da pH neutrala ezartzeko, eta horren arabera azidotasuna determinatzeko. Ur purua beti da neutroa, nahiz eta tenperatura igotzean bere pH-a jaitsi. Adibidez, ur puruaren pH neutrala 7,47 da 0 ºC-tan, 7,00 da 25 ºC-tan, eta 6,14 da 100 ºC-tan.[5]

pOH eskalak ere funtzio eta formula bera du, baina hidroxilo ioien (OH) aktibitatean edo kontzentrazioan oinarriturik. Balioen esanahiak alderantziaktu egiten dira: pOH < 7 duten disoluzioak basikoak dira eta pOH > 7 dutenak azidoak.[6]

Kontuan hartu behar da pH eta pOH eskala logaritmikoak direla:[4] unitate bat gehitzea ala kentzea disoluzioa 10 aldiz azidoago ala basikoagoa egitea adierazten du. Horrela, pH 6 balioa pH 7 baino 10 aldiz azidoagoa da, eta pH 8 balioa pH 7 baino 10 aldiz basikoagoa. Adibide bezala, giza gorputzeko fluido extrazelularraren pH 7,35–7,45 izanik,[6] 36 ºC-an dagoen ur purua baino 3,5–4,5 aldiz basikoagoa da.

  1. a b (Ingelesez) «pH» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  2. (Ingelesez) Sørensen, Søren. (1909). Enzyme Studies II. The Measurement and Meaning of Hydrogen Ion Concentration in Enzymatic Processes. Biochemische Zeitschrift, 131-134 and 159-160 or..
  3. (Ingelesez) Głąb, S. (2005). Encyclopedia of Analytical Science (Second Edition). Elsevier, 72-78 or.  doi:https://doi.org/10.1016/B0-12-369397-7/00445-3. ISBN 9780123693976..
  4. a b Herrero Villen, María Asunción; Morais Ezquerro, Sergi Beñat; Noguera Murray, Patricia Silvestre; Tortajada Genaro, Luis Antonio; Atienza Boronat, Mª Julia. (2015-06-08). Cálculo del pH en disoluciones acuosas. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  5. (Ingelesez) «Temperature Dependence of the pH of pure Water» Chemistry LibreTexts 2013-10-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  6. a b (Gaztelaniaz) Rodwell, Victor. (2019). Harper Bioquímica ilustrada, 31ª edición. McGraw-Hill, 10 or. ISBN 978-145-62-6738-4..

Previous Page Next Page






PH AF PH-Wert ALS पीएच मान ANP أس هيدروجيني Arabic PH AST PH AZ PH BCL Вадародны паказчык BE Водороден показател Bulgarian पीएच BH

Responsive image

Responsive image