Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Pascalen printzipioa

Pascalen upela: upela lehertzen da ur-zutabe baten presioaren eraginez

Pascalen printzipioa hidrostatikaren lege nagusietakoa da. Honako hau dio: Fluido konprimaezin bat orekan baldin badago ontzi deformaezin baten barnean, bertako edozein puntutan egiten den presioa norabide guztietan transmititzen da intentsitate berberaz.[1][2] Alegia, geldirik dagoen fluido bati presio aldaketa aplikatzen zaionean, fluido osoan transmititzen da alteraziorik gabe. Norabide guztietan berdina da, eta indar perpendikularra eragiten du ontziaren paretetan. Blaise Pascal frantziar zientzilariak ezarri zuen printzipio hau 16471648an.

  1. Presio hidrostatikoa. Arkimedes-en printzipioa. hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-27).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Previous Page Next Page