Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Pasteurizazio

Louis Pasteur bere laborategian lanean

Pasteurizazioa beroaren bidez likido batean dauden bakterio patogenoak suntsitzeko prozesua da. Louis Pasteurrek 1864. urtean asmatutako teknika da, eta haren omenez jarri zaio izena. Elikagai industrian asko erabiltzen da, esnearekin, ardoarekin, zukuekin, esnekiekin eta izozkiekin, besteak beste. Beste prozesu termikoekin alderatuta, pasteurizazioak ez ditu janarien ezaugarri fisiko-kimikoak eta organoleptikoak asko aldatzen. Bitaminak eta beste osagai nutritiboak ez dira indargabetzen teknika honekin. Pasteurizazioak ez ditu mikroorganismo guztiak akabatzen; patogeno gehienak hiltzen ditu, ordea.

Gaur egun, elikagai likidoen eta edarien iraupena luzatzeko erabiltzen da. Pasteurizazioa egiteko elikagaia bere irakite puntua baino tenperatura apalagoan berotu eta tenperatura horretan edukitzen da denbora jakin batean. Zenbat eta tenperatura garaiagoa orduan eta denbora gutxiagoan eduki behar da gaia tenperatura horretan. Berotze denbora gaiaren ezaugarrien araberakoa da; azukreztatutako isurkariek, esate baterako, denbora gutxi behar dute. Pasteurizazio prozesurik ezagunena esnearena da.


Previous Page Next Page