Patata Frijituak | |
---|---|
Sukaldeko hornigai, plater prestatu eta janari laster | |
Materialak | patata |
Osagaiak | patata, landare-olioa eta gatz arrunta |
Historia | |
Jatorria | Belgika eta Frantzia |
Patata frijituak hainbat lodieratako xerratan moztu eta oliotan edota beste koipe mota batean frijitzen diren patatak dira. Geroago gatza edota beste ongailu batez prestatu eta hainbat saltsarekin (ketchup, maionesa…) batera edo bat ere saltsarik gabe zerbitzatuko dira. Bakarrik jan daitezke baina haragi (xerra, solomo, hanburgesa), arrain, arrautza eta beste janari batzuen laguntzaile moduan ere. Gaur egun, munduan gehien kontsumitzen den janarietako bat dela esan daiteke.[1]