Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.
Patena
Patena (latinez patina edo patena) eukaristia egiten den unean ostia jartzen den metal preziatuzko platera da. Garaiaren arabera patenen forma ezberdina da.
Zaharrenek plater handien itxura dute eta sakonera txikia. Apaingarrienak harlanduzko harribitxiak dituzte ertzetan.
Garai erromanikokoek eta gotikokoek maiz barnealdean erliebeak dituzte, hots, Kristo irudikatzen dutenak edo esku bat gurutze bat bedeinkatzeko jarreran. Aro gotikoan txikiagoak eta apalagoak ziren.
Plateresko garaian apaingarriak desagertu eta plaka ia lauen forma hartu zuten.