Patrick Swayze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Patrick Wayne Swayze |
Jaiotza | Houston, 1952ko abuztuaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2009ko irailaren 14a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Aita | Jesse Wayne Swayze |
Ama | Patsy Swayze |
Ezkontidea(k) | Lisa Niemi (1975eko ekainaren 12a - 2009ko irailaren 14a) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Coastal Carolina University (en) San Jacinto College (en) Waltrip High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, egile abeslaria, aktorea, dantzaria, abeslaria, koreografoa, ahots-aktorea, zinema ekoizlea eta aikidoka (en) |
Altuera | 1,78 metro |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
|
Patrick Wayne Swayze (Houston, 1952ko abuztuaren 18a – Los Angeles, 2009ko irailaren 14a) estatubatuar aktore, dantzari, abeslari, musikagile eta telebistako ekoizlea izan zen. Batez ere Dirty Dancing edota Ghost filmetan gizon galaiaren papera antzezteagatik ezagun egin zen, baita 1980ko hamarkadako North and South telesaila ospetsuan hegoaldeko Orry Main ofizialaren papera egiteagatik ere. 1991n People aldizkariak "Bizirik dagoen Gizonik Sexiena" hautatu zuen.
The Beast telesailean lanean ari zen unean bertan, 2008an diagnostikatutako pankreako minbiziaren ondorioz hil zen[1][2][3].