Pentosa molekula bakoitzean bost karbono atomo dituzten azukreen genero izena da. Beren formula enpirikoa da.
Izadian aurkitzen diren aldopentosen artean arabinosaren estereoisomeroak eta xilosa eta erribosaren d-formak daude. Bestalde, lau zetopentosa ere ezagutzen dira. Pentosa guztiak erreduzitzaileak dira. Erribosak eta desoxirribosak azido nukleikoen nukleotidoen osaketan hertzen dute parte.[1]