Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Peptona

Peptonak animaliengandik edo landareetatik datozen polipeptidoak dira, proteinak hidrolizatutakoan sortzen direnak. Proteinen hidrolisi hori entzima bereziak erabiliz (tripsina, pepsina...) osatzen da. Peptonak oso erabiliak dira mikrobiologian, hazkuntza-inguruak prestatzeko; izan ere, bakterioek behar dituzten karbonoa, nitrogenoa, sufrea, fosforoa eta beste mineral batzuk ere dauzkate peptonek.

Peptonen osagai nagusia, beraz, polipeptidoak dira. Hidrolizatzen diren proteinak kaseina, gelatina, sojaren irina, animalien haragia, etab. izaten ohi dira. Kaseinatik lortzen den peptona triptona izenekoa da.

Peptonak lortzeko gehien erabiltzen diren entzima hidrolitikoak tripsina, pepsina eta pankreatina izaten dira.

Peptona oso higroskopikoak dira. Horrek esan nahi du aire hezeak erraz hondatzen dituela. Hori dela-eta, biltegi lehorretan gorde behar dira.

Erabilerari dagokionez hauek dira ohikoenak:


  • industria kosmetikoan
  • animalien elikaduran, etab

Previous Page Next Page






Peptona Catalan Pepton Czech Pepton German Peptona Spanish Peptone French ペプトン Japanese Peptony Polish Peptona Portuguese Pepton Swedish

Responsive image

Responsive image